2011/05/31

Cyberbullinga

Kaixo!

Hementxe daukazue cyberbullingaren aurkako kanpaina bateko bideoa, internetek ematen duen ausardiari buruzkoa.

Ongi izan!

2011/05/27

Pentsatzeko bideoa!


Kaixo!

Gaurkoan pixka bat pentsarazten duen bideoa jarriko dizuegu, ea zuen gustokoa den!

Ongi izan!

2011/05/17

Baliabide gida

Kaixo!

Azken egunak heltzen dira, eta beraz, bada garaia gure baliabide gida ezagutzera emateko!

*Ez ahaztu, bertako helbideetan klikatuz gero web orrialde interesgarri asko ireki ahal izango dituzula!

2011/05/16

Ikasi duguna eta ikasteko geratzen zaiguna

Hementxe daukazue gure mapa kontzeptuala, bertan klikatuz gero tamaina handiagotu daiteke.

Laster arte!

Ikastaroa!

Kaixo!

Datorren maiatzaren 23tik aurrera, eta hurrengo bi asteetan zehar, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak (CoAN) online ikastaro bat antolatu du bere “Familia eta teknologia berriak” izeneko gela birtualean. Ikastaro honek internetaren erabilera, sare sozialak, bideo-jokuak, telefono mugikorrak eta telebistaren erabilera jorratzen ditu, gurasoek euren seme-alaben heziketa hobeto bideratu dezaten.

Ikastaroan parte hartzeko internet konexioa, helbide elektronikoa eta astean 4 bat orduko disponibilitatea behar dira. Internetaren bidez egingo denez bakoitzak bere lan erritmo propioa jarraitzeko aukera izanen du.

Informazio gehiagorako sakatu jarraian zehazten den loturan: http://www.aulacoan.es/pages/empresa

Izen-ematea dohakoa da. Horretarako info@aulacoan.es helbidean izena ematea besterik ez da egin behar maiatzaren 20a baino lehen.

Aukera benetan interesgarria dela iruditu zaigu eta gure irakasgaiarekin lotura handikoa.

Besterik gabe, gutxi barru mapa kontzeptuala eta baliabide gida ezagutzera emango ditugula espero dugu.

Ongi izan!

2011/05/09

Gure bideoa youtuben!

Kaixo berriz ere,

Jada gure bideoa youtube orrialdean zintzilikatu dugu. Hemen azpian ere ikusgai daukazue internet eta hezkuntzari buruz egin dugun bideoa. Espero dugu zuen gustukoa izatea!

Egile tresnak

ARDORA PROGRAMA

       Egile tresnak multimedia lana eta lan konstruktibsta ahalbidetzen duten aplikazioak dira, era honetan ikaskuntza dinamikoa lortzen delarik. Egile tresna mota ezberdinak aurkitzen ditugu, hala nola, Ardora, Contructor, Cuademia 2.0, Egile, Hot Potatoes, Jclic, etab. Guk, gure azalpenerako, Ardora aukeratu dugu.

      Ardora irakaslegoari zuzenduriko informatikako aplikazioa da. Honen bidez irakasleak ikasleei zuzenduriko jarduerak sortzeko aukera dauka html formatuan. Egile tresna honek aukera ugari ematen ditu, hala nola, 45 jarduera mota ezberdin baino gehiago sortzea. Horien artean ondorengoak aurkitzen ditugu:

• Hitz jokoak (letra zopak, gurutzegramak…)
• Grafikodun jarduerak (albuma, puzzlea…)
• Soinudun jarduerak (soinuak bereizi eta autodiktaketa)
• Lotu, osatu, sailkatu, ordenatu eta hautatzeko jarduerak (silabak, hitzak, esaldiak…)
• Testak eta eskemak egitekoa
• Neurri unitateak lantzeko jarduerak (dirua zenbatzea)
• Kalkulua lantzeko jarduerak (zenbaki puzzlea, zenbaki gurutzegrama…)
• Grafiko estatistikoak egiteko aukera
• Geometria lantzeko aukera

       Jarduera mota ezberdinak sortzeko aukera eskaintzeaz gain, beste hainbat posibilitate aurkezten ditu Ardorak. Egile tresna hau deskargatu eta ireki bezain pronto, prestatuko den jarduera pretsonalizatzeko aukera ematen du. Izan ere, hizkuntza, letraren mota, tamaina eta jardueraren koloreak norberaren gustura jartzeko aukera ematen baitu. 

       Horretaz gain, maila ezberdinera egokitu daitekeela aipatu beharra dago, jardueraren zailtasun maila irakaslearen esku gelditzen delarik. Programak, hainbat jardueratan, jarduera egiteko ikasleak behar duen denbora aldatzea ahalbidetzen du , eta horretaz gain, oker eginez gero puntuazioa jeitsi edo mantentzea. Beste batzuetan, aldiz, letra zopan esaterako, zailtasun maila letra zoparen tamaina aldatuz egiten da. Beraz, orokorrean, modu batean edo bestean, jardueraren zailtasuna irakaslearen esku geratzen da. 

       Honekin jarraituz, aipatzeko da programak ikasleari mezuak bidaltzeko aukera ematen duela, era honetan errefortzu positiboa erabiltzeko posibilitatea eskainiz. 

       Programa aztertu ondoren egile tresna honek duen abantaila garrantzitsu bat aipatzea gustatuko litzaiguke: erabiltzailea, jarduerarako beharrezkoak diren oinarrizko elementuetaz soilik kezkatu behar da, gainontzekoa programak berak egiten baitu. 

       Beraz, programa hau edozeini gomendatuko genioke oso aproposa, erosoa eta erabilterraza dela uste baitugu.

2011/05/06

Zerbait interesgarria!

Kaixo!

Hemen gaude berriro, oraingoan hezkuntza eta IKTei buruzko aurkezpen bat ezagutzera eman nahi dugu. Beharbada pixka bat luzea iruditzen zaizue, baina benetan interesgarria da eta osorik ikustera animatzen zaituztegu!

Ondo segi!


2011/05/02

Web orrialde interesgarriak!!!!

Kaixo!

Hemen gaude oporretatik bueltan indarberriturik!! Egun hauetan ikerketan ibili gara, eta facebookean oso talde interesgarria aurkitu dugu: IKT MAGISTERITZA. Facebook-a duzuenoi lagun egitea gomendatzen dizuegu, eta ez zaretenoi aldiz, bertatik ateratako bi web orrialdeen link-ak luzatzen dizkizuegu, guri oso interesgarriak iruditu zaikigulako. Biek hezkuntza eta teknologia munduak elkartzen dituzte, eta ikasgai honekin lotura handia dute.

http://tekberriak.wordpress.com/

http://irakasfuntzioa.wordpress.com/

Ongi izan!

2011/04/20

Badago prest gure webquest-a!

Hemen daukazue guk egindako lehenengo webquest-a. Lurraren mugimenduei buruzkoa da eta bertan, azalpen bideo bat ere egin dugu. Jarraian biak aurkituko dituzue, lehenengo webquest-a eta ondoren bideoa. Espero dugu zuentzat baliagarria izatea!


2011/04/18

Musika pixka bat!

Kaixo!

Laster aste santua eta asko oporretan dauden bitartean, gu pixka bat alaitzeko abesti batzuk jarriko dizkizuegu. Pixka bat bereziak dira, berehala nabarituko duzue! Lehenengoa seguruenik ezagutuko duzue, baina beste biez ere gozatzea espero dugu.

Ongi izan!


2011/04/11

Webquest proiektua

Kaixo kaixo!

Dagoeneko aldizkariaren proiektuari amaiera eman diogu eta buru belarri ari gara Webquest-a sortzen. Ea aldizkariaren emaitza bera lortzen dugun! Animo!

Ondo izan!

2011/04/06

Pixarren animazioa



Kaixo!
Gaurkoan, laburmetrai bat ezagutzera eman nahi dugu, oso alaia da, baina era berean hausnarketa bultzatzen duela iruditzen zaigu, ea zer iruditzen zaizuen zuei!
Ongi izan!

2011/04/04

GURE ALDIZKARIAREN ONDORIOAK

     Aldizkari bat egiteko proposamena luzatu zigutenean burura edozein aldizkari etorri zitzaigun burura eta zein erraztasunarekin erosi dezakegun aldizkari bat eta denbora gutxian irakurri, baina denborak aurrera egin ahala eta aldizkariaren elaborazioan hasi ginenean konturatu ginen zein zaila den hau osatzea.

     Aldizkarian zein gai agertu behar diren argi utzi ziguten baina gaiak osatzeko eta egituratzeko lana ere handia da, hau da, ezin da beti dena idatzi eta informaziorik garrantzitsuena  aukeratu beharra dago.

     Bestalde, aldizkariari ere aldizkari itsura eman beharra zaio eta erakargarri bihurtu bai testuaren edukia baita itsura bera ere, beraz, programa ezberdinak erabili ditugu, bereziki Microsoft Officeko Word eta Publisher, azken hau lehenengo aldiz erabili dugu eta zertxobait berria ikasi dugu IKTen inguruan.

     Aldizkarian bibliografia jartzeko beharraren aurrean, konturatu gara ez dela nahikoa helbidea soilik jartzea. Jarraibide batzuk ematea garrantzitsua da bibliografia era egokian idatzi ahal izateko, gure kasuan jarrai bideak eduki arren zailtasunak izan ditugu hainbat puntutan.

     Aldizkarian sartu ditugun edukien inguruan ere badugu zer esan, kontzeptu asko ez genituen ezagutzen edo ez genituen ondo ezagutzen, hau da, Eskola 2.0 programa bazegoela bagenekien baina zeintzuk diren helburuak ez genuen argi, Web 2.0ren esanahia ere ez genuen ezagutzen eta abar luze bat. Laburbilduz, aldizkari hau osatzeak IKTei buruzko jakintzak areagotzen lagundu digula.

     Bukatzeko, konturatu gara gure artean ere IKTen inguruan ezagutza gehiago dutela batzuk beste batzuk baino eta horrek adierazten digu gazte jendearen artean ere IKTeekiko harreman ezberdinak daudela eta bakoitzak zailtasuna maila ezberdinak dituela nahiz eta askotan gizartean barneratua egon gazte jendeak IKTak menperatzen dituela, baina errealitatea ez da horrela, denetarik baitago. Bestalde, esan beharra dago ohituagoak gaudela hauek erabiltzen eta gehienetan erabilerak jakintza dakarrela, beraz guri, ohiturik gaudenoi, kosta egiten bazaigu teknologia berriak erabiltzea eta ulertzea askoz ere gehiago kostatuko zaiela helduagoak diren pertsonei.

BADATOR GURE ALDIZKARIA!!!

2011/03/28

Zer da benetan garrantzitsuena?


Kaixo lagunak!

Gaurkoan beste hausnarketa bat proposatzen dizuegu: zer da benetan garrantzitsuena? zer irakatsi beharko diegu etorkizunean gure ikasleei?zeri lotutako ikasketak bultzatu nahi ditugu?akademikoak ez diren helburuak lantzen al dira ikastolan?

Pertsonalki, gure blogean uste dugu oso garrantzitsua dela besteen lekuan jartzen ikastea, beraz, honi buruz pixka bat gehiago hausnartzeko, dokumental hau ikustea gomendatzen dizuegu, guri benetan interesgarria iruditu baitzaigu.

(Jarraian, dokumentaleko zati desberdinen linkak aurkituko dituzue)

Lehenengo atala

Bigarren atala

Hirugarren atala


Laugarren atala


Bosgarren atala


2011/03/23

Teknologia edo metodologia?



Hemen daukazue teknologia eta metodologia aldatzearen inguruko hausnarketa bultzatzen duen bideo laburra. Guri gustatu zaigu, espero dugu zuen jarrera kritikoa ere bultzatzea.

Ongi izan!

2011/03/22

Aipua

Kaixo!

Gaur, buruari pixka bat eragiteko, San Ignacio de Antioquíaren aipu bat jarriko dugu, espero dugu zuen gustukoa izatea.

Hurrengorarte!


<<Se educa mucho con lo que se dice,
aún más con lo que se hace,
pero mucho más aún con lo que se es.>>



2011/03/21

Letraren tamaina aldatu dezakezue!

Ikusi duzuen moduan, gure blogaren eskuinaldean, zenbaki batzuk agertzen dira.



Bertan klikatuz gero, sarreren letraren tamaina aldatu dezakezue. Horrela, denek gure bloga gustura irakurri ahal izatea nahi dugu.


Espero dugu baliabide hau erabilgarria izatea,
besterik gabe.

Ongi segi!

2011/03/14

Kaixo guztioi!

Heziketa Bereziko lau ikasle gara eta blog honetan IKT-ak hezkuntzan nola txertatu ikusi ahal izango dugu. Egingo ditugun proiektuak hauek dira:

- Aldizkaria
- Webquesta
- Baliabideen gida
- Interneti buruzko hausnarketa
- Ikasitakoaren hausnarketa

Espero dugu bloga gustuko izatea eta denok batera ikastea.

Ondo izan!

Ana, Garazi, Nahiara eta Nerea