ARDORA PROGRAMA
Egile tresnak multimedia lana eta lan konstruktibsta ahalbidetzen duten aplikazioak dira, era honetan ikaskuntza dinamikoa lortzen delarik. Egile tresna mota ezberdinak aurkitzen ditugu, hala nola, Ardora, Contructor, Cuademia 2.0, Egile, Hot Potatoes, Jclic, etab. Guk, gure azalpenerako, Ardora aukeratu dugu.
Ardora irakaslegoari zuzenduriko informatikako aplikazioa da. Honen bidez irakasleak ikasleei zuzenduriko jarduerak sortzeko aukera dauka html formatuan. Egile tresna honek aukera ugari ematen ditu, hala nola, 45 jarduera mota ezberdin baino gehiago sortzea. Horien artean ondorengoak aurkitzen ditugu:
• Hitz jokoak (letra zopak, gurutzegramak…)
• Grafikodun jarduerak (albuma, puzzlea…)
• Soinudun jarduerak (soinuak bereizi eta autodiktaketa)
• Lotu, osatu, sailkatu, ordenatu eta hautatzeko jarduerak (silabak, hitzak, esaldiak…)
• Testak eta eskemak egitekoa
• Neurri unitateak lantzeko jarduerak (dirua zenbatzea)
• Kalkulua lantzeko jarduerak (zenbaki puzzlea, zenbaki gurutzegrama…)
• Grafiko estatistikoak egiteko aukera
• Geometria lantzeko aukera
Jarduera mota ezberdinak sortzeko aukera eskaintzeaz gain, beste hainbat posibilitate aurkezten ditu Ardorak. Egile tresna hau deskargatu eta ireki bezain pronto, prestatuko den jarduera pretsonalizatzeko aukera ematen du. Izan ere, hizkuntza, letraren mota, tamaina eta jardueraren koloreak norberaren gustura jartzeko aukera ematen baitu.
Horretaz gain, maila ezberdinera egokitu daitekeela aipatu beharra dago, jardueraren zailtasun maila irakaslearen esku gelditzen delarik. Programak, hainbat jardueratan, jarduera egiteko ikasleak behar duen denbora aldatzea ahalbidetzen du , eta horretaz gain, oker eginez gero puntuazioa jeitsi edo mantentzea. Beste batzuetan, aldiz, letra zopan esaterako, zailtasun maila letra zoparen tamaina aldatuz egiten da. Beraz, orokorrean, modu batean edo bestean, jardueraren zailtasuna irakaslearen esku geratzen da.
Honekin jarraituz, aipatzeko da programak ikasleari mezuak bidaltzeko aukera ematen duela, era honetan errefortzu positiboa erabiltzeko posibilitatea eskainiz.
Programa aztertu ondoren egile tresna honek duen abantaila garrantzitsu bat aipatzea gustatuko litzaiguke: erabiltzailea, jarduerarako beharrezkoak diren oinarrizko elementuetaz soilik kezkatu behar da, gainontzekoa programak berak egiten baitu.
Beraz, programa hau edozeini gomendatuko genioke oso aproposa, erosoa eta erabilterraza dela uste baitugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario