2011/05/31

Cyberbullinga

Kaixo!

Hementxe daukazue cyberbullingaren aurkako kanpaina bateko bideoa, internetek ematen duen ausardiari buruzkoa.

Ongi izan!

2011/05/27

Pentsatzeko bideoa!


Kaixo!

Gaurkoan pixka bat pentsarazten duen bideoa jarriko dizuegu, ea zuen gustokoa den!

Ongi izan!

2011/05/17

Baliabide gida

Kaixo!

Azken egunak heltzen dira, eta beraz, bada garaia gure baliabide gida ezagutzera emateko!

*Ez ahaztu, bertako helbideetan klikatuz gero web orrialde interesgarri asko ireki ahal izango dituzula!

2011/05/16

Ikasi duguna eta ikasteko geratzen zaiguna

Hementxe daukazue gure mapa kontzeptuala, bertan klikatuz gero tamaina handiagotu daiteke.

Laster arte!

Ikastaroa!

Kaixo!

Datorren maiatzaren 23tik aurrera, eta hurrengo bi asteetan zehar, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak (CoAN) online ikastaro bat antolatu du bere “Familia eta teknologia berriak” izeneko gela birtualean. Ikastaro honek internetaren erabilera, sare sozialak, bideo-jokuak, telefono mugikorrak eta telebistaren erabilera jorratzen ditu, gurasoek euren seme-alaben heziketa hobeto bideratu dezaten.

Ikastaroan parte hartzeko internet konexioa, helbide elektronikoa eta astean 4 bat orduko disponibilitatea behar dira. Internetaren bidez egingo denez bakoitzak bere lan erritmo propioa jarraitzeko aukera izanen du.

Informazio gehiagorako sakatu jarraian zehazten den loturan: http://www.aulacoan.es/pages/empresa

Izen-ematea dohakoa da. Horretarako info@aulacoan.es helbidean izena ematea besterik ez da egin behar maiatzaren 20a baino lehen.

Aukera benetan interesgarria dela iruditu zaigu eta gure irakasgaiarekin lotura handikoa.

Besterik gabe, gutxi barru mapa kontzeptuala eta baliabide gida ezagutzera emango ditugula espero dugu.

Ongi izan!

2011/05/09

Gure bideoa youtuben!

Kaixo berriz ere,

Jada gure bideoa youtube orrialdean zintzilikatu dugu. Hemen azpian ere ikusgai daukazue internet eta hezkuntzari buruz egin dugun bideoa. Espero dugu zuen gustukoa izatea!

Egile tresnak

ARDORA PROGRAMA

       Egile tresnak multimedia lana eta lan konstruktibsta ahalbidetzen duten aplikazioak dira, era honetan ikaskuntza dinamikoa lortzen delarik. Egile tresna mota ezberdinak aurkitzen ditugu, hala nola, Ardora, Contructor, Cuademia 2.0, Egile, Hot Potatoes, Jclic, etab. Guk, gure azalpenerako, Ardora aukeratu dugu.

      Ardora irakaslegoari zuzenduriko informatikako aplikazioa da. Honen bidez irakasleak ikasleei zuzenduriko jarduerak sortzeko aukera dauka html formatuan. Egile tresna honek aukera ugari ematen ditu, hala nola, 45 jarduera mota ezberdin baino gehiago sortzea. Horien artean ondorengoak aurkitzen ditugu:

• Hitz jokoak (letra zopak, gurutzegramak…)
• Grafikodun jarduerak (albuma, puzzlea…)
• Soinudun jarduerak (soinuak bereizi eta autodiktaketa)
• Lotu, osatu, sailkatu, ordenatu eta hautatzeko jarduerak (silabak, hitzak, esaldiak…)
• Testak eta eskemak egitekoa
• Neurri unitateak lantzeko jarduerak (dirua zenbatzea)
• Kalkulua lantzeko jarduerak (zenbaki puzzlea, zenbaki gurutzegrama…)
• Grafiko estatistikoak egiteko aukera
• Geometria lantzeko aukera

       Jarduera mota ezberdinak sortzeko aukera eskaintzeaz gain, beste hainbat posibilitate aurkezten ditu Ardorak. Egile tresna hau deskargatu eta ireki bezain pronto, prestatuko den jarduera pretsonalizatzeko aukera ematen du. Izan ere, hizkuntza, letraren mota, tamaina eta jardueraren koloreak norberaren gustura jartzeko aukera ematen baitu. 

       Horretaz gain, maila ezberdinera egokitu daitekeela aipatu beharra dago, jardueraren zailtasun maila irakaslearen esku gelditzen delarik. Programak, hainbat jardueratan, jarduera egiteko ikasleak behar duen denbora aldatzea ahalbidetzen du , eta horretaz gain, oker eginez gero puntuazioa jeitsi edo mantentzea. Beste batzuetan, aldiz, letra zopan esaterako, zailtasun maila letra zoparen tamaina aldatuz egiten da. Beraz, orokorrean, modu batean edo bestean, jardueraren zailtasuna irakaslearen esku geratzen da. 

       Honekin jarraituz, aipatzeko da programak ikasleari mezuak bidaltzeko aukera ematen duela, era honetan errefortzu positiboa erabiltzeko posibilitatea eskainiz. 

       Programa aztertu ondoren egile tresna honek duen abantaila garrantzitsu bat aipatzea gustatuko litzaiguke: erabiltzailea, jarduerarako beharrezkoak diren oinarrizko elementuetaz soilik kezkatu behar da, gainontzekoa programak berak egiten baitu. 

       Beraz, programa hau edozeini gomendatuko genioke oso aproposa, erosoa eta erabilterraza dela uste baitugu.