2011/03/28

Zer da benetan garrantzitsuena?


Kaixo lagunak!

Gaurkoan beste hausnarketa bat proposatzen dizuegu: zer da benetan garrantzitsuena? zer irakatsi beharko diegu etorkizunean gure ikasleei?zeri lotutako ikasketak bultzatu nahi ditugu?akademikoak ez diren helburuak lantzen al dira ikastolan?

Pertsonalki, gure blogean uste dugu oso garrantzitsua dela besteen lekuan jartzen ikastea, beraz, honi buruz pixka bat gehiago hausnartzeko, dokumental hau ikustea gomendatzen dizuegu, guri benetan interesgarria iruditu baitzaigu.

(Jarraian, dokumentaleko zati desberdinen linkak aurkituko dituzue)

Lehenengo atala

Bigarren atala

Hirugarren atala


Laugarren atala


Bosgarren atala


2011/03/23

Teknologia edo metodologia?



Hemen daukazue teknologia eta metodologia aldatzearen inguruko hausnarketa bultzatzen duen bideo laburra. Guri gustatu zaigu, espero dugu zuen jarrera kritikoa ere bultzatzea.

Ongi izan!

2011/03/22

Aipua

Kaixo!

Gaur, buruari pixka bat eragiteko, San Ignacio de Antioquíaren aipu bat jarriko dugu, espero dugu zuen gustukoa izatea.

Hurrengorarte!


<<Se educa mucho con lo que se dice,
aún más con lo que se hace,
pero mucho más aún con lo que se es.>>



2011/03/21

Letraren tamaina aldatu dezakezue!

Ikusi duzuen moduan, gure blogaren eskuinaldean, zenbaki batzuk agertzen dira.



Bertan klikatuz gero, sarreren letraren tamaina aldatu dezakezue. Horrela, denek gure bloga gustura irakurri ahal izatea nahi dugu.


Espero dugu baliabide hau erabilgarria izatea,
besterik gabe.

Ongi segi!

2011/03/14

Kaixo guztioi!

Heziketa Bereziko lau ikasle gara eta blog honetan IKT-ak hezkuntzan nola txertatu ikusi ahal izango dugu. Egingo ditugun proiektuak hauek dira:

- Aldizkaria
- Webquesta
- Baliabideen gida
- Interneti buruzko hausnarketa
- Ikasitakoaren hausnarketa

Espero dugu bloga gustuko izatea eta denok batera ikastea.

Ondo izan!

Ana, Garazi, Nahiara eta Nerea