2011/04/04

GURE ALDIZKARIAREN ONDORIOAK

     Aldizkari bat egiteko proposamena luzatu zigutenean burura edozein aldizkari etorri zitzaigun burura eta zein erraztasunarekin erosi dezakegun aldizkari bat eta denbora gutxian irakurri, baina denborak aurrera egin ahala eta aldizkariaren elaborazioan hasi ginenean konturatu ginen zein zaila den hau osatzea.

     Aldizkarian zein gai agertu behar diren argi utzi ziguten baina gaiak osatzeko eta egituratzeko lana ere handia da, hau da, ezin da beti dena idatzi eta informaziorik garrantzitsuena  aukeratu beharra dago.

     Bestalde, aldizkariari ere aldizkari itsura eman beharra zaio eta erakargarri bihurtu bai testuaren edukia baita itsura bera ere, beraz, programa ezberdinak erabili ditugu, bereziki Microsoft Officeko Word eta Publisher, azken hau lehenengo aldiz erabili dugu eta zertxobait berria ikasi dugu IKTen inguruan.

     Aldizkarian bibliografia jartzeko beharraren aurrean, konturatu gara ez dela nahikoa helbidea soilik jartzea. Jarraibide batzuk ematea garrantzitsua da bibliografia era egokian idatzi ahal izateko, gure kasuan jarrai bideak eduki arren zailtasunak izan ditugu hainbat puntutan.

     Aldizkarian sartu ditugun edukien inguruan ere badugu zer esan, kontzeptu asko ez genituen ezagutzen edo ez genituen ondo ezagutzen, hau da, Eskola 2.0 programa bazegoela bagenekien baina zeintzuk diren helburuak ez genuen argi, Web 2.0ren esanahia ere ez genuen ezagutzen eta abar luze bat. Laburbilduz, aldizkari hau osatzeak IKTei buruzko jakintzak areagotzen lagundu digula.

     Bukatzeko, konturatu gara gure artean ere IKTen inguruan ezagutza gehiago dutela batzuk beste batzuk baino eta horrek adierazten digu gazte jendearen artean ere IKTeekiko harreman ezberdinak daudela eta bakoitzak zailtasuna maila ezberdinak dituela nahiz eta askotan gizartean barneratua egon gazte jendeak IKTak menperatzen dituela, baina errealitatea ez da horrela, denetarik baitago. Bestalde, esan beharra dago ohituagoak gaudela hauek erabiltzen eta gehienetan erabilerak jakintza dakarrela, beraz guri, ohiturik gaudenoi, kosta egiten bazaigu teknologia berriak erabiltzea eta ulertzea askoz ere gehiago kostatuko zaiela helduagoak diren pertsonei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario